XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abeliñe errukorra

Abeliñe, amabi urteko neskatotxu umezurrtza zan.

Soñekuak eta otondo bat eskuban ziran ebazan ondasun guztijak.

Eskian, erririk-erri, zelairik-zelai ta mendirik-mendi zan bere bixi-ixatia.

Bein baten, bidian aurrkittu zan, gozez etorren eskeko aguratxu bategaz; ta onek esan eutsan:

-Ene alabatxua, atzo ta gaur jan barik nago.

Eldu nazan leku guztijetan Jainkua-lagun erantzun deuste: ekasu, bada, otondo orren erditxua, ta ?Jaungoikua'k ordainduko deutsu!

Abeliñe errukittu zan, eta otondo guztija emon eutsan, esanaz:

-?Jaungoikua'k lagundu dagigula!

Urrengo egunian, jausialian zan edurra, ta leittuta eguan errekondo baten aurrkittu zan, otzez gorputza ikara erabillen mutiko bategaz, ta onek esan eutsan:

-?Il biarr dot otzez, ta ekazu zerbait berogarri!

-Errukitu zan Abeliñe ta emon eutsan sorbaldan eroyan zapija, esanaz:

-?Jaungoikua'k lagundu dagigula!

Errukorra zalako, aldi laburrian emon ebazan Abeliñe'k, barrurengo estalkija itxitta beste soñeko gustijak, eta geldittu zan ija billoxik arrigarrizko egubaldi otzetan.

Olan jarraittu eban bidiak ziar, ta eldu zan ondorengorik ezeuken etxaguntza eder batera, bera lako errukorrak ziran senar-emastiakana.

Onek entzun ebenian Abeliñe'ren edestija, gogotzu besartetu eben; jantzi eben ondo sutonduan, eta guztiz pozez artu eben, euren alabatzat.

Sarri esaten ebana jazo yakan.

?Jaungoikua'k lagundu eutsan!